ONGI ETORRI, INGURUMENA EZAGUTZEKO PREST?

2012-09-27

Eskulanak egiten!

Maiz ekoizten ditugun produktu ugarik bizitza laburra izaten dute eta zakarrontzira botatzen ditugu; kasurik onenean, bakoitza dagokion ontzian utziz. Hala ere, birziklapen onena berrerabiltzea omen da eta hemen hainbat trikimailu, erraz errazak, edonork egiteko modukoak: 


Argazkiak erakusteko markoak: 

Behar diren materialak:
  • Zerealen kaxa handi bat.
  • Errotulagailuak.
  • Kola.
  • Kartulina edo folio txuri handi bat. 
  • Kartoia.
  • Artaziak.
  • Zelo.
  • Gustukoen argazkiak.


Kartoizko olagarroa:

Behar diren materialak:
  • Ehun-kola.
  • Papera.
  • kartoizko hodia.
  • Margoak (morea eta zuria).
  • Plastikozko begiak.
  • Errotulki beltza.

Kartoizko dortoka:

Behar diren materialak:
  •  Kartulina laranja.
  • Arrautzetako kartoia edo kaxa.
  • Errotulki beltza.
  • Errotulki berde argia.
  • Errotulki berde iluna.
  • Kola.
  • Artaziak.



Txotxongiloa:

Behar diren materialak:
  • Galtzerdi bat.
  •  Plastikozko begiak.
  • Feltro gorria.
  • Kartoia.
  • Ehun kola.
  • Artaziak.
  • Artilea

2012-09-20

birziklatzen eta jolasten








Erabilitako gauzekin jostailuak egin dezakegu!!

Nola birziklatu???

 
Birziklatu from ane962


Azken urte hauetan gure ohiturak aldatzen joan dira; orain dela ez asko, dena edukiontzi berdinera botatzen genuen, baina zorionez birziklatzeko geroz eta joera handiagoa daukagu. Horrek, etxean sortzen ditugun hondakinak bereiztera eramaten gaitu, eta kalean goazela kolorezko edukiontziekin egiten dugu topo.
Gaur egun ingurugiroarekiko dugun sentsibilizazioari esker, badirudi ekoizten ditugun produktuen osagai ugariri erabilera berri bat aurki dakiekeela. Besteak beste, papera, ontziak, pilak edota beira birziklatzera moldatu gara eta horri esker, kutsadura maila neurri handian jaistea lortzen dugu eta bide batez, naturarekiko dugun errespetua handituz goazela dirudi.

Berrerabilpena ere, aukera

Birziklatzeko beste aukera bat berrerabilpenaren alde egitea da. Gainera, ekonomikoki ere nabaritzen da ondorioa, xahutu beharreko dirua gutxiago izango baita. Modu horretan, etxean ditugun kristalezko ontziak, ondo garbitu ondoren janaria gordetzeko poto bihurtzea erraza da, edota erosketak egitera goazenean, aurretik gorde ditugun plastikozko poltsak eraman ditzakegu, esaterako.
Zaborra bereizi edo ez, norberarena da erabakia. Keinu txikiekin, geroa hobetu daiteke eta tantaka etorkizuna landuz, bizimodu oparoagoren aldeko apustua egingo dugu.

Ingurugiroa zaintzen

kolore kolore

Hona hemen klasean aritzeko abesti alaia!!


Ekintzen ondorioak ingurugiroan



Zer nola ondorioak dauzkate gure ekintzak?

ONGI ETORRI BLOGERA!!!

Ongi etorri guztioi:D

Blog honekin ingurugiroa zaintzen eta errespetatzen ikasiko dugu elkarrekin!!. Blog honetara sartzera gonbidatzen dizuet, hemen ondo pasatuko duzue ikasten duzuen bitartean!