ONGI ETORRI, INGURUMENA EZAGUTZEKO PREST?

2012-09-20

Nola birziklatu???

 
Birziklatu from ane962


Azken urte hauetan gure ohiturak aldatzen joan dira; orain dela ez asko, dena edukiontzi berdinera botatzen genuen, baina zorionez birziklatzeko geroz eta joera handiagoa daukagu. Horrek, etxean sortzen ditugun hondakinak bereiztera eramaten gaitu, eta kalean goazela kolorezko edukiontziekin egiten dugu topo.
Gaur egun ingurugiroarekiko dugun sentsibilizazioari esker, badirudi ekoizten ditugun produktuen osagai ugariri erabilera berri bat aurki dakiekeela. Besteak beste, papera, ontziak, pilak edota beira birziklatzera moldatu gara eta horri esker, kutsadura maila neurri handian jaistea lortzen dugu eta bide batez, naturarekiko dugun errespetua handituz goazela dirudi.

Berrerabilpena ere, aukera

Birziklatzeko beste aukera bat berrerabilpenaren alde egitea da. Gainera, ekonomikoki ere nabaritzen da ondorioa, xahutu beharreko dirua gutxiago izango baita. Modu horretan, etxean ditugun kristalezko ontziak, ondo garbitu ondoren janaria gordetzeko poto bihurtzea erraza da, edota erosketak egitera goazenean, aurretik gorde ditugun plastikozko poltsak eraman ditzakegu, esaterako.
Zaborra bereizi edo ez, norberarena da erabakia. Keinu txikiekin, geroa hobetu daiteke eta tantaka etorkizuna landuz, bizimodu oparoagoren aldeko apustua egingo dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario