ONGI ETORRI, INGURUMENA EZAGUTZEKO PREST?

2012-12-19

Zer egin gabonetan?

Kaixo lagunok!!

Ostiral honetan gabonetako  oporrak helduko dira! Eta azkenean denbora edukiko duzue hemen proposatutako aktibitateak egiteko.

Beste aldetik, gaur beste irteera bat egiteko aukera aurkeztu nahi dizuet, PIN-era joatea!. Zer iruditzen zaizue? Egon al zarete? Leku ezin hobea da gurasoekin eta lagunekin joateko, hemen eskulanak egiteko, dantzatzeko, abesteko, jolasteko, kirolak egiteko... aukera izango duzue.



Umeen Gabonetako Parkea   PIN
2012ko abenduaren 15tik
2013ko urtarrilaren 5era arte

Eskaintza ludiko eta didaktiko ugari eta zabalaz “bete-betean” gozatzeko, non aisialdi, dibertimendu eta denbora-pasa programa betea eta era askotakoa aurkeztuko den. Aurtengo joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.








Zer iruditzen zaizue?? Animatu eta joan PIN-era gabonetako egun bat edo gehiago pasatzera!

Informazio gehiago nahi edo behar izanez gero, egin klik hurrengo link-ean:

2012-11-23

Ordenagailuz ikasten eta jolasten

Asteburua heldu denez, honako joko elektronikoa utziko dizuet asteburuan ondo pasatzeko eta birziklapena praktikatzeko.

Nola jolasten da?

Teklatuko geziekin mugito behar duzu mutikoa, horrela lurrean dagoen zakarra batu behar duzu eta bakoitza bere paperontzira bota behar duzu (baina kontuz, aldi berean, bakarrik bost objektu har dezakezu). Horrez aparte, mutiko gehiago egongo dira zure inguruan zakarra lurrera botatzen, hauek gelditzeko haiengana joan behar duzu eta gainetik pasatzean, zure eredua jarraituko dute. Zakarra guztia botatzean, mailaz igotzea lortuko duzu. Ondo pasa! eta kontuz, denbora mugatua da eta!


Mundua zaintzeko eta hobetzeko proiektuak pentsatzen

 Lazkaoko San Benito Ikastolako  L.H.6 A-ko ikasle taldeak "kosmodisea" lehiaketa edo programa egitea proposatu dute eta honela, mundua hobetzeko hainbat ideia pentsatu dituzte, esaterako,  “Kutsatzen ez duten autoen erabilera”. Irakasleak dioenez, “proiektu bat baino gehiago, ideia bat da. Irabazle atera den ideia, autoen gehiegizko erabilera izan da. Ikasleek autoen erabilera txarrak ingurugiroan eragin handia duela ikusi zuten.  Ikastolan bertan sortzen diren ataskuetaz ohartuta ere nolabait. Horretaz gain, “Ingurunea” irakasgaian, kutsadura, aldaketa klimatikoa eta beroketa globalaren inguruan lanen bat egin zitekeela ohartu ziren. Hori dena kontutan izanik atera zen ideia”. Kutsaduraren arazoari aurre egiteko irtenbide bezala, garraiobide publikoen aldeko manifestu bat sortzea proposatu dute. 


Ikasle gaztetxo hauek hainbat lan egin behar izan dituzte gai honen inguruan, eta horretarako, talde lana ondo antolatu dute. Bi taldekideek diotenez “asko gustatu zaigu lan hau egitea. Talde lana eginez, informazioa bilatzen, audio lanetan, gidoia prestatzen, deskarga eta antolakuntzan banatu gara. Gu guztiak ibili gara lan desberdin horietan.”.
Azkenik, beraien ideia bozkatuena izanagatik harrituta daudela, eta mota honetako lehiaketetan parte hartzen jarraitzeko prest daudela adierazi ziguten.
Oharra: Lazkaoko San Benito ikastolako ikasleek gogotsu aritu ziren “Kosmodisea” jarduera honetan; horren adierazle bikaina da jarduera bera gaitzat hartuta egin duten bertso hau. (bertsoa entzuteko, egin klik hemen)



- Eta zuk, zerbait pentsatuko duzu munduaren egoera hobetzeko??

2012-11-15

Zer da biodibertsitatea?

Madariaga dorretxera joateko aukerarik ez izanez gero, hemen utziko dizuet biodibertsitateari buruzko teoria pixka bat!



Zer Da Biodibertsitatea from ANACV



 “biodibertsitatea”-k zera esan nahi du:
: 1 eta 2 Espezie aniztasuna        3,4 eta 5 Habitat aniztasuna


IKUSTEN DUZUN GUZTIA BIODIBERTSITATEA DA,
ZU ZEU BIODIBERTSITATEA ZARA,
NI BIODIBERTSITATEA NAIZ!


Egin dezagun txango bat!

Kaixo lagunak!!

Gaur irteera bat egitea proposatzen dizuet, eta nora?? Ba Madariaga dorretxera. Ezgutzen duzue?


"Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxeak partehartze publikorako erakusketa egonkorra du,zeinen helburu nagusia, argazki, ikusentzunezko eta muntai interaktiboen bidez edota naturan bertan egindako irteeren bidez, Biodibertsitatea zer den eta bere funtzioak zeintzuk diren erakustea den.Erakusketaren antolaketak berak, autogidatua izatea errazten du, hizkuntza ezberdinetan beharrezko informazioa emanez.
Erakusketa gela ezberdinak ezagutu ondoren, Dorretxeko behatokira igotzeko momentua heltzen da, nondik ikuspegi izugarriaz gozatzeko aukera emango diguten binokular eta kataloxa ezberdinek. Hemendik ikus ditzakezu, Izaro irla, Laida hondartza eta padurak, beste askoren artean.
Eta oraindik ibiltzeko gogoa duenarentzat, paduretatik zehar antolatzen ditugun bisita gidatuetan edo beste edozeinetan izena eman dezakezu, Biosfera Erreserbaren bitxikeriak hurbiletik ezagutzeko. Bisita bukatzean, inguruak erakusten dituen aukera turistiko edota kulturalak kontsulta ditzakezu."







Urdaibai-ko biosferan kokatuta dagoenez, aukera ezin hobea izango dugu paisai ederrenak ikusteko eta biosferari buruz gehiago ikasteko!




Interesaturik egonez gero, hemen uzten dizuet ordutegiak eta prezioak:
Ordutegia:
  • Irailetik ekainera: Asteartetik igandera 10:00etatik 19:00etara (Astelehenetan itxita, jaiegunetan izan ezik.)
  • Uztaila eta Abuztua: Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara


Tarifak:
Madariaga Dorretxeko bisitaldia (erakusketa iraunkorrerako, aldi baterako erakusketetarako eta behatokirako sarbidea barne):
  • Orokorra 3 €
  • Murriztua (Ikasleek eta 65 urtetik gorakoek) 1 €
  • 8 urtetik beherakoek Doan
Madariaga Dorretxeko bisitaldia eta paduretatik ibilbide gidatua:
  • Orokorra 5 €
  • 65 urtetik gorakoek eta 10 pertsonen baino gehiako taldeak 3 €

* Museoak abenduaren 25ean, irtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6ean ixten du.

Zer iruditzen zaizue??animatu eta joan zaitezte gurasoekin, eskolarekin, begiraleekin! Egun ona izango duzue!

Informazio gehiago nahi edo behar baduzue, sartu orrialde honetan!:

http://www.torremadariaga.net/Paginas/Ficha.aspx?IdMenu=1730F1C7-A919-4A64-9416-DE856881473E

2012-10-31

HALLOWEEN EGUNA!!

Asteburu honetan Halloween ospatzen da mundu erdian. Estatu Batuetan izugarrizko hedapena izan du ospakizunak eta filmeen bidez mundu osora zabaldu da. Gure inguruan ere gero eta ohikoagoak dira Halloween festak taberna, eskola eta mozorro denda eta txinatar bazarretan egunotan ez da beste konturik.


 KALABAZAK PRESTATZEN HALLOWEEN EGUNEAN:




   Honako eskulana egiteko beharrezkoa da heldu baten laguntza labana erabiltzeko eta kandela erabiltzeko. Izugarrizko eskulana da etxea apaintzeko!
    Egiazko kalabaza bat gehiegizkoa iruditzen baizaizue, honako kalabaza egitea askoz errazagoa da:

Hau egiteko bakarrik behar da kartulina laranja, grapagailua eta gomatxo bat berdea. Kartulina zatietan ebaki (10 inguru) hauek lotu argazkian dagoen moduan eta grapatu haien artean beheko partetik eta goiko partetik. Hau behin eginda, grapatu goma goiko aldean.


Nola egin banpiro baten mozorroa zabor poltsekin?:

disfraz de vampiro reciclado 
BEHARREZKO MATERIALAK: 
  • Zabor poltsa beltza.
  • Artaziak.
  • Grapagailua. 


NOLA EGIN?:
Poltsa moztu bi alboetatik.
image 
Gero moztu zirkuluerdiak egiten argazkian agertzen den moduan:
image
Poltsako tirak erabiliko dugu bridak egiteko, izkinetan grapatzen umeak eskuak sartzeko.image
image
Soberan dauden zatiak bilduko ditugu eta poltsaren erdian grapatuko ditugu (argazkian ikusten dne moduan) lepoan begizta bat egiteko.
Eta badago mozorroa prest erabiltzeko, Bakarrik falta da makillaje pixka bat betzuloak margozteko eta hagin handiak.

2012-10-28

Ipuinekin ikasten 2

Birziklapena umeekin tratatzeko beste ipuin bat uzten dizuet hemen. 
Oraingoan grabazio bat da eta honi esker, gaiez ikasteaz gain, entzumena praktikatuko dituzte.





(Entzuteko arazoak izanez gero, ireki honen azpian dagoen link-a)




Ipuina lantzeko galderak:

- Zergatik dago dena hain zikin?

- Zeri buruz hitz egin zuten lagunek?

- Nola geratu zen basoa?

- Zer idatzi zuten karteletan? (eman adibide bat)