ONGI ETORRI, INGURUMENA EZAGUTZEKO PREST?

2012-11-23

Mundua zaintzeko eta hobetzeko proiektuak pentsatzen

 Lazkaoko San Benito Ikastolako  L.H.6 A-ko ikasle taldeak "kosmodisea" lehiaketa edo programa egitea proposatu dute eta honela, mundua hobetzeko hainbat ideia pentsatu dituzte, esaterako,  “Kutsatzen ez duten autoen erabilera”. Irakasleak dioenez, “proiektu bat baino gehiago, ideia bat da. Irabazle atera den ideia, autoen gehiegizko erabilera izan da. Ikasleek autoen erabilera txarrak ingurugiroan eragin handia duela ikusi zuten.  Ikastolan bertan sortzen diren ataskuetaz ohartuta ere nolabait. Horretaz gain, “Ingurunea” irakasgaian, kutsadura, aldaketa klimatikoa eta beroketa globalaren inguruan lanen bat egin zitekeela ohartu ziren. Hori dena kontutan izanik atera zen ideia”. Kutsaduraren arazoari aurre egiteko irtenbide bezala, garraiobide publikoen aldeko manifestu bat sortzea proposatu dute. 


Ikasle gaztetxo hauek hainbat lan egin behar izan dituzte gai honen inguruan, eta horretarako, talde lana ondo antolatu dute. Bi taldekideek diotenez “asko gustatu zaigu lan hau egitea. Talde lana eginez, informazioa bilatzen, audio lanetan, gidoia prestatzen, deskarga eta antolakuntzan banatu gara. Gu guztiak ibili gara lan desberdin horietan.”.
Azkenik, beraien ideia bozkatuena izanagatik harrituta daudela, eta mota honetako lehiaketetan parte hartzen jarraitzeko prest daudela adierazi ziguten.
Oharra: Lazkaoko San Benito ikastolako ikasleek gogotsu aritu ziren “Kosmodisea” jarduera honetan; horren adierazle bikaina da jarduera bera gaitzat hartuta egin duten bertso hau. (bertsoa entzuteko, egin klik hemen)



- Eta zuk, zerbait pentsatuko duzu munduaren egoera hobetzeko??

No hay comentarios:

Publicar un comentario