ONGI ETORRI, INGURUMENA EZAGUTZEKO PREST?

2012-11-15

Egin dezagun txango bat!

Kaixo lagunak!!

Gaur irteera bat egitea proposatzen dizuet, eta nora?? Ba Madariaga dorretxera. Ezgutzen duzue?


"Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxeak partehartze publikorako erakusketa egonkorra du,zeinen helburu nagusia, argazki, ikusentzunezko eta muntai interaktiboen bidez edota naturan bertan egindako irteeren bidez, Biodibertsitatea zer den eta bere funtzioak zeintzuk diren erakustea den.Erakusketaren antolaketak berak, autogidatua izatea errazten du, hizkuntza ezberdinetan beharrezko informazioa emanez.
Erakusketa gela ezberdinak ezagutu ondoren, Dorretxeko behatokira igotzeko momentua heltzen da, nondik ikuspegi izugarriaz gozatzeko aukera emango diguten binokular eta kataloxa ezberdinek. Hemendik ikus ditzakezu, Izaro irla, Laida hondartza eta padurak, beste askoren artean.
Eta oraindik ibiltzeko gogoa duenarentzat, paduretatik zehar antolatzen ditugun bisita gidatuetan edo beste edozeinetan izena eman dezakezu, Biosfera Erreserbaren bitxikeriak hurbiletik ezagutzeko. Bisita bukatzean, inguruak erakusten dituen aukera turistiko edota kulturalak kontsulta ditzakezu."







Urdaibai-ko biosferan kokatuta dagoenez, aukera ezin hobea izango dugu paisai ederrenak ikusteko eta biosferari buruz gehiago ikasteko!




Interesaturik egonez gero, hemen uzten dizuet ordutegiak eta prezioak:
Ordutegia:
  • Irailetik ekainera: Asteartetik igandera 10:00etatik 19:00etara (Astelehenetan itxita, jaiegunetan izan ezik.)
  • Uztaila eta Abuztua: Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara


Tarifak:
Madariaga Dorretxeko bisitaldia (erakusketa iraunkorrerako, aldi baterako erakusketetarako eta behatokirako sarbidea barne):
  • Orokorra 3 €
  • Murriztua (Ikasleek eta 65 urtetik gorakoek) 1 €
  • 8 urtetik beherakoek Doan
Madariaga Dorretxeko bisitaldia eta paduretatik ibilbide gidatua:
  • Orokorra 5 €
  • 65 urtetik gorakoek eta 10 pertsonen baino gehiako taldeak 3 €

* Museoak abenduaren 25ean, irtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6ean ixten du.

Zer iruditzen zaizue??animatu eta joan zaitezte gurasoekin, eskolarekin, begiraleekin! Egun ona izango duzue!

Informazio gehiago nahi edo behar baduzue, sartu orrialde honetan!:

http://www.torremadariaga.net/Paginas/Ficha.aspx?IdMenu=1730F1C7-A919-4A64-9416-DE856881473E

No hay comentarios:

Publicar un comentario