KALABAZAK PRESTATZEN HALLOWEEN EGUNEAN:
Honako eskulana egiteko beharrezkoa da heldu baten laguntza labana erabiltzeko eta kandela erabiltzeko. Izugarrizko eskulana da etxea apaintzeko!
Egiazko kalabaza bat gehiegizkoa iruditzen baizaizue, honako kalabaza egitea askoz errazagoa da:
Hau egiteko bakarrik behar da kartulina laranja, grapagailua eta gomatxo bat berdea. Kartulina zatietan ebaki (10 inguru) hauek lotu argazkian dagoen moduan eta grapatu haien artean beheko partetik eta goiko partetik. Hau behin eginda, grapatu goma goiko aldean.
Nola egin banpiro baten mozorroa zabor poltsekin?:
BEHARREZKO MATERIALAK:
- Zabor poltsa beltza.
- Artaziak.
- Grapagailua.
NOLA EGIN?:
Poltsa moztu bi alboetatik.
Gero moztu zirkuluerdiak egiten argazkian agertzen den moduan:
Poltsako tirak erabiliko dugu bridak egiteko, izkinetan grapatzen umeak eskuak sartzeko.
Soberan dauden zatiak bilduko ditugu eta poltsaren erdian grapatuko ditugu (argazkian ikusten dne moduan) lepoan begizta bat egiteko.
Eta badago mozorroa prest erabiltzeko, Bakarrik falta da makillaje pixka bat betzuloak margozteko eta hagin handiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario