ONGI ETORRI, INGURUMENA EZAGUTZEKO PREST?

2012-10-18

URA aurreztu

Ikusi dugun moduan, munduan ez da guztiontzat betirako ura izango, ez badugu aurrezten behintzat. Gaur egun bezala jarraitzen badugu ura erabiltzen konturik izan gabe, ez dago data zehatzik, baina denbora gutxian bukatuko zaigu ur edangarria.

Telebistan, klasean, berrietan egindako kanpainei esker, gero eta jende gehiago konturatzen da horretaz, eta lehen egiten ziren xahuketak orain saihestu egiten dira. Adibidez, hortzak garbitzerakoan ura ixten badugu, 20 litro aurrezten ditugu, eta horrela urtean zehar etxe batean txorrota ondo ixten badugu eta ez badugu ura alferrik galtzen, 75.000 litro ur aurrez ditzakegu.

Orain, aurrezteko gailuak sortu dute, baina badaukazu aukera zuk asmatutako trikimailuak erabiltzeko. Adibidez, komunean botila bete bat jar daiteke, bonbatik tiratzerakoan ur gutxiago xahutzeko. Edo, etxekoei kontzientziatzeko, komuneko txorroten gainean karteltxo bat jarri “behar ez nauzunean itxi nazazu, mesedez” esaldiarekin. Hozkailuan ere ur botila bat badugu, etxeko txorrotako ura hoztu arte botatzen dugun ur guztia alferrik galtzea ekidin dezakegu. ANIMA ZAITEZ URA AURREZTERA!

Ura aurrezteko pausu batzuk:


No hay comentarios:

Publicar un comentario