Orain badakigu zergatik den hain garrantzitsua ura aurreztea eta zaintzea, hori dela eta orain proiektu hau egitea proposatzen dizuet:
URAREKIN HARTUKO DUGUN KONPROMISOA DA...
- Orain erabakiko dugu zein konpromiso mota aukeratuko dugun ura aurrezteko.Horretarako, lehenengo eta behin informazioa bildu behar duzu.
- Informazioa biltzeko, honako iturri hauetatik har dezakezu:
- Internet: bilaketa sakonagoa egiteko balio duenak. Bilaketa egiteko erabiliko dituzuen hitz gakoen zerrenda egin bilatzen hasi aurretik.Gai hauei buruzko informazioa bila dezakezu:
- Nola aurreztu ura komunean?
- Nola aurreztu ura sukaldean?
- Nola aurreztu ura lorategian?
- Nola aurreztu ura eskolan?
- Nola aurreztu ura paperarekin?
- Zerk kutsatzen du ura?Zerk ez du kutsatzen?
- ...
- Gurasoei edo irakaslei galdetu.
- Liburutegira joan: seguruenik, bizi zaren lekuan behintzat liburutegi bat dago. Joan zaitez hara eta bilatu informazioa honi buruz.
- Erabaki zure konpromisoa zein izango den. Ez zaitez saiatu ekintza asko aukeratzen. Hobe da, ekintza gutxi, hurbilak eta betetzeko modukoak aukeratzea, ekintza ugari eta era askotakoak hautatzea baino.
- Orain, zure konpromisoa gogararaziko dizun logotipo bat aukera dezakezu.
- Hilabetean behin egin konpromisuen berrikuspena, bete duzun ala ez jakiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario