ONGI ETORRI, INGURUMENA EZAGUTZEKO PREST?

2012-11-23

Ordenagailuz ikasten eta jolasten

Asteburua heldu denez, honako joko elektronikoa utziko dizuet asteburuan ondo pasatzeko eta birziklapena praktikatzeko.

Nola jolasten da?

Teklatuko geziekin mugito behar duzu mutikoa, horrela lurrean dagoen zakarra batu behar duzu eta bakoitza bere paperontzira bota behar duzu (baina kontuz, aldi berean, bakarrik bost objektu har dezakezu). Horrez aparte, mutiko gehiago egongo dira zure inguruan zakarra lurrera botatzen, hauek gelditzeko haiengana joan behar duzu eta gainetik pasatzean, zure eredua jarraituko dute. Zakarra guztia botatzean, mailaz igotzea lortuko duzu. Ondo pasa! eta kontuz, denbora mugatua da eta!


No hay comentarios:

Publicar un comentario