ONGI ETORRI, INGURUMENA EZAGUTZEKO PREST?

2012-12-19

Zer egin gabonetan?

Kaixo lagunok!!

Ostiral honetan gabonetako  oporrak helduko dira! Eta azkenean denbora edukiko duzue hemen proposatutako aktibitateak egiteko.

Beste aldetik, gaur beste irteera bat egiteko aukera aurkeztu nahi dizuet, PIN-era joatea!. Zer iruditzen zaizue? Egon al zarete? Leku ezin hobea da gurasoekin eta lagunekin joateko, hemen eskulanak egiteko, dantzatzeko, abesteko, jolasteko, kirolak egiteko... aukera izango duzue.



Umeen Gabonetako Parkea   PIN
2012ko abenduaren 15tik
2013ko urtarrilaren 5era arte

Eskaintza ludiko eta didaktiko ugari eta zabalaz “bete-betean” gozatzeko, non aisialdi, dibertimendu eta denbora-pasa programa betea eta era askotakoa aurkeztuko den. Aurtengo joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.








Zer iruditzen zaizue?? Animatu eta joan PIN-era gabonetako egun bat edo gehiago pasatzera!

Informazio gehiago nahi edo behar izanez gero, egin klik hurrengo link-ean:

No hay comentarios:

Publicar un comentario