Asteburua heldu denez, honako joko elektronikoa utziko dizuet asteburuan ondo pasatzeko eta birziklapena praktikatzeko.
Nola jolasten da?
Teklatuko geziekin mugito behar duzu mutikoa, horrela lurrean dagoen zakarra batu behar duzu eta bakoitza bere paperontzira bota behar duzu (baina kontuz, aldi berean, bakarrik bost objektu har dezakezu). Horrez aparte, mutiko gehiago egongo dira zure inguruan zakarra lurrera botatzen, hauek gelditzeko haiengana joan behar duzu eta gainetik pasatzean, zure eredua jarraituko dute. Zakarra guztia botatzean, mailaz igotzea lortuko duzu. Ondo pasa! eta kontuz, denbora mugatua da eta!
2012-11-23
Mundua zaintzeko eta hobetzeko proiektuak pentsatzen
Lazkaoko San Benito Ikastolako L.H.6 A-ko ikasle taldeak "kosmodisea" lehiaketa edo programa egitea proposatu dute eta honela, mundua hobetzeko hainbat ideia pentsatu dituzte, esaterako, “Kutsatzen ez duten autoen erabilera”. Irakasleak dioenez, “proiektu bat baino gehiago, ideia bat da. Irabazle atera den ideia, autoen gehiegizko erabilera izan da. Ikasleek autoen erabilera txarrak ingurugiroan eragin handia duela ikusi zuten. Ikastolan bertan sortzen diren ataskuetaz ohartuta ere nolabait. Horretaz gain, “Ingurunea” irakasgaian, kutsadura, aldaketa klimatikoa eta beroketa globalaren inguruan lanen bat egin zitekeela ohartu ziren. Hori dena kontutan izanik atera zen ideia”. Kutsaduraren arazoari aurre egiteko irtenbide bezala, garraiobide publikoen aldeko manifestu bat sortzea proposatu dute.
Ikasle gaztetxo hauek hainbat lan egin behar izan dituzte gai honen inguruan, eta horretarako, talde lana ondo antolatu dute. Bi taldekideek diotenez “asko gustatu zaigu lan hau egitea. Talde lana eginez, informazioa bilatzen, audio lanetan, gidoia prestatzen, deskarga eta antolakuntzan banatu gara. Gu guztiak ibili gara lan desberdin horietan.”.
Azkenik, beraien ideia bozkatuena izanagatik harrituta daudela, eta mota honetako lehiaketetan parte hartzen jarraitzeko prest daudela adierazi ziguten.
Oharra: Lazkaoko San Benito ikastolako ikasleek gogotsu aritu ziren “Kosmodisea” jarduera honetan; horren adierazle bikaina da jarduera bera gaitzat hartuta egin duten bertso hau. (bertsoa entzuteko, egin klik hemen)
- Eta zuk, zerbait pentsatuko duzu munduaren egoera hobetzeko?? |
2012-11-15
Zer da biodibertsitatea?
Madariaga dorretxera joateko aukerarik ez izanez gero, hemen utziko dizuet biodibertsitateari buruzko teoria pixka bat!
Zer Da Biodibertsitatea from ANACV
IKUSTEN DUZUN GUZTIA BIODIBERTSITATEA DA,
ZU ZEU BIODIBERTSITATEA ZARA,
NI BIODIBERTSITATEA NAIZ!
“biodibertsitatea”-k zera esan nahi du:
IKUSTEN DUZUN GUZTIA BIODIBERTSITATEA DA,
ZU ZEU BIODIBERTSITATEA ZARA,
NI BIODIBERTSITATEA NAIZ!
Egin dezagun txango bat!
Kaixo lagunak!!
Gaur irteera bat egitea proposatzen dizuet, eta nora?? Ba Madariaga dorretxera. Ezgutzen duzue?
* Museoak abenduaren 25ean, irtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6ean ixten du.
http://www.torremadariaga.net/Paginas/Ficha.aspx?IdMenu=1730F1C7-A919-4A64-9416-DE856881473E
Gaur irteera bat egitea proposatzen dizuet, eta nora?? Ba Madariaga dorretxera. Ezgutzen duzue?
"Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxeak partehartze publikorako erakusketa egonkorra du,zeinen helburu nagusia, argazki, ikusentzunezko eta muntai interaktiboen bidez edota naturan bertan egindako irteeren bidez, Biodibertsitatea zer den eta bere funtzioak zeintzuk diren erakustea den.Erakusketaren antolaketak berak, autogidatua izatea errazten du, hizkuntza ezberdinetan beharrezko informazioa emanez.
Erakusketa gela ezberdinak ezagutu ondoren, Dorretxeko behatokira igotzeko momentua heltzen da, nondik ikuspegi izugarriaz gozatzeko aukera emango diguten binokular eta kataloxa ezberdinek. Hemendik ikus ditzakezu, Izaro irla, Laida hondartza eta padurak, beste askoren artean.
Eta oraindik ibiltzeko gogoa duenarentzat, paduretatik zehar antolatzen ditugun bisita gidatuetan edo beste edozeinetan izena eman dezakezu, Biosfera Erreserbaren bitxikeriak hurbiletik ezagutzeko. Bisita bukatzean, inguruak erakusten dituen aukera turistiko edota kulturalak kontsulta ditzakezu."
Eta oraindik ibiltzeko gogoa duenarentzat, paduretatik zehar antolatzen ditugun bisita gidatuetan edo beste edozeinetan izena eman dezakezu, Biosfera Erreserbaren bitxikeriak hurbiletik ezagutzeko. Bisita bukatzean, inguruak erakusten dituen aukera turistiko edota kulturalak kontsulta ditzakezu."
Urdaibai-ko biosferan kokatuta dagoenez, aukera ezin hobea izango dugu paisai ederrenak ikusteko eta biosferari buruz gehiago ikasteko!
Interesaturik egonez gero, hemen uzten dizuet ordutegiak eta prezioak:
Ordutegia:
- Irailetik ekainera: Asteartetik igandera 10:00etatik 19:00etara (Astelehenetan itxita, jaiegunetan izan ezik.)
- Uztaila eta Abuztua: Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara
Tarifak:
Madariaga Dorretxeko bisitaldia (erakusketa iraunkorrerako, aldi baterako erakusketetarako eta behatokirako sarbidea barne):
- Orokorra 3 €
- Murriztua (Ikasleek eta 65 urtetik gorakoek) 1 €
- 8 urtetik beherakoek Doan
Madariaga Dorretxeko bisitaldia eta paduretatik ibilbide gidatua:
- Orokorra 5 €
- 65 urtetik gorakoek eta 10 pertsonen baino gehiako taldeak 3 €
* Museoak abenduaren 25ean, irtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6ean ixten du.
Zer iruditzen zaizue??animatu eta joan zaitezte gurasoekin, eskolarekin, begiraleekin! Egun ona izango duzue!
Informazio gehiago nahi edo behar baduzue, sartu orrialde honetan!:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)